Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 Marzo, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

9.700 parte-hartzaile bildu ziren SPRIk Enpresa Digitala programaren barruan antolatutako 300 jardueretan

Informazio teknologien inguruko prestakuntza-eskaintza osatzeko, SPRIk Mikroenpresa Digitala tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditu

 

2018an SPRIk 300dik gora jarduera antolatu zituen, euskal enpresei azaltzeko nolako aukerak eskaintzen dituen informazio-teknologien erabilerak eta gai horretaz sentsibilizatzeko. Horrez gain, SPRIk Sareko negozio berriak garatzen lagundu du, ekonomia berriari buruzko gaikuntza eta laguntza emanez profesionalei. Guztira, 9.700 profesionalek parte hartu dute 2018an antolatutako tailer, jardunaldi tekniko eta kongresuetan.

 

SPRIk Enpresa Digitala programaren bitartez sustatzen eta abiarazten ditu jarduera horiek. Ekimen horrek lau ED zentro dauzka hiru lurralde historikoetan: 1 Araban, 1 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan. Horietako bakoitzak ongi ezagutzen du bere enpresa eta industri ingurunea, eta horri esker, tresna digitalak egokitzen ditu eremu geografiko zehatz horren lehiakortasuna optimizatzeko. Zentroen jarduerek helburu komun bat dute: 4.0 Industriarekin (euskal industriaren estrategiako lehentasunezko xedea) lerrokatutako ekintzak antolatzea.

 

Hauxe da zentro bakoitzaren balantzea:

 

 

Miramon Enpresa Digitala

MEDek 89 jarduera antolatu ditu eta 2.656 pertsonak parte hartu dute jarduera horietan. MEDek 2018an antolatu dituen jardueren artean aipatzekoak dira: Satelite bidezko Nabigazioan oinarritutako Aplikazioen Europako Lehiaketa (ESNC) eta Copernicus 2018, satelite hori erabiltzen duten garapenak saritzen dituen lehiaketa; IEB2018 Kongresua, aurten subiranotasun teknologikoranzko bidean dauden erronkak ardatz hartu dituena; eta PYTHON 2018 Kongresua, zientziari, ikasteko makinei (machine learning) eta segurtasunari buruz eztabaidatzeko nazioarteko topaketa.

 

Bizkaia Enpresa Digitala

2018an Bizkaiko zentroak 101 jarduera antolatu ditu eta guztira 2.709 pertsonak parte hartu dute jarduera horietan.

Bizkaian bultzatu diren ekitaldi berezien artean aipatzekoak dira Womeninprogress eta Bilbao Bizkaia Robotics & Videogames Meeting kanpaldi teknologikoak eta Visio2018 Konferentzia.

 

 

Araba Enpresa Digitala

71 jarduera antolatu dira, horien %30aren helburua izan delarik euskal enpresei 4.0 Industriaren arloko teknologiak azaltzea. Guztira, 2.823 pertsonak parte hartu zuten jarduera horietan.

Hona hemen zentro honek bultzatu dituen beste ekitaldi berezi batzuk: Development of IoT in Industry Projects konferentzia, Stephen Kaufman-en eskutik; eta Errealitate birtualari eta errealitate areagotuari buruz jakin behar duzun guztia lau galderatan konferentzia, Iker Jamardoren eskutik. Baita ere Araba 4.0’ 2018: Zure industriaren jarraitutasuna industria-jokaleku berrian jardunaldia, Arabako enpresei zuzendutako sentsibilizazio eta dibulgazio ekitaldia; Ezagutza Librearen aldeko Wikimediaren VI. jardunaldiak eta ArabaIKT, profesionalei, enpresei eta saltokiei eraldaketa digitala hurbiltzeko hitzaldiak eta esperientziak.

 

 

Garaia Enpresa Digitala

1527 pertsona batu zituzten 48 prestakuntza- eta zabalkunde-ekintzez gain, orobat aipagarriak dira joan den ekitaldian antolatutako lau kongresuak. Indussec. 2018 – Industriarako Zibersegurtasuna, ingurune industrialetako Zibersegurtasun arloko ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak trukatzeko gunea; Kaixoworld 2018: proiektu baten Front-end delakoan lan egiten duten profesionalentzako ekitaldia: garatzaileak, maketatzaileak, UI diseinatzaileak, UX espezialistak, e.a.; LegalTech 2018, startup juridikoak eta IKTak konektatzen dituen ekitaldia (parte-hartzaile ugari izan zituen, bai Euskadikoak eta baita atzerrikoak ere) eta Indusmedia 2018. Enpresa Industrialentzako Marketin Digitala, enpresa industrialentzako eta marketin industrialeko espezialistentzako topagunea.

 

Informazio teknologien inguruko prestakuntza-eskaintza osatzeko, SPRIk Mikroenpresa Digitala tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditu. Bi orduko doako ikastaroak dira, autonomo eta mikro-enpresei zuzenduak; 2018an 446 ikastaro eskaini ziren eta 2662 pertsonak parte hartu zuten.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak