Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Marzo, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Abian dira 2019ko Barnetegi Teknologikoetarako deialdiak

Apirilean egingo dira Datuen Analisi, Marketin eta Eraldaketa Digitalari buruzko topaketa espezializatuak

 

Apirilean egingo dira Datuen Analisi, Marketin eta Eraldaketa Digitalari buruzko topaketa espezializatuak

 

Barnetegi Teknologikoak jardunaldi trinkoak dira, eta helburutzat dute teknologia digitalen aukerak hurbiltzea euskal ETEei. Eginaz ikasteko ereduan oinarritutako topaketa horiek zuzendaritza eta kudeaketa arloetako profilei zuzentzen zaizkie, ikas dezaten EIKTak baliotsuak direla enpresen estrategien barruan. Parte-hartzaileak talde txikitan biltzen dira gai bakoitzeko adituekin batera, ideiak partekatzeko eta sinergiak sortzeko.

 

SPRI Taldeak Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez antolatutako Barnetegi Teknologikoen aurtengo edizioa apirilean abiaraziko da eta dagoeneko zabalik dago lehen deialdietan izena emateko epea. Apirilaren 1ean Datuen Analisia – Business Intelligence izeneko Barnetegia egingo da, non aztergai izango baitituzte datuek enpresei (tamaina guztietakoei) eskaintzen dizkieten lehiakortasun abantailak. Apirilaren 2an eraikuntza sektoreko Eraldaketa Digitalari buruzko jardunaldi bat egingo da eta apirilaren 3an Enpresentzako Marketin Digitalari buruzko topaketa. Azken horretan beraizik aztertuko da nola sortu lengoaia digital berrietara egokitutako marketin estrategia on bat.

 

2019an, SPRI Taldeak askotariko gaiei buruzko Barnetegi Teknologikoak antolatuko ditu Enpresa Digitalaren bitartez, besteak beste, hauek: Zibersegurtasuna, 4.0 Industria, IKT bidezko berrikuntza, Produktibitate pertsonala, Marketin digitala eta Enpresen eraldaketa digitala. Barnetegi guztiek eredu bera jarraitzen dute: jardunaldi trinko bat egiten da, 12-15 pertsonako taldeekin, zeintzuek arlo zehatz bat lantzen baitute euren enpresen emaitzak hobetzeko. Helburua da ikuspegi estrategiko bat eskaintzea eta, horrela, aldaketa aktibatzea antolakundeetan.

 

2018ko balantzea: emakumeen parte-hartzea ia %50ekoa izan zen

 

2018an 31 deialdi egin ziren Barnetegi sektorialetan hainbat gai lantzeko: EIKTak, 4.0 Industria, Turismoa, Datuen analisia eta Eraldaketa Digitala administrazio publikoetan, eta abar. Iaz asko murriztu zen arlo digitaleko genero etena, parte-hartzaile guztien %49 emakumeak izan baitziren.  Horrek esan nahi du emakume parte-hartzaileen kopurua aurreko urtekoa baino %11 handiagoa izan zela.

 

2018ko Barnetegi Teknologikoen balorazioa oso positiboa izan da, 4,5etik gorako puntuazioa (5etik) lortu dutelarik topaketekin lotutako alderdi guztietan, baita ere metodologian, hitzaldietan eta edukietan. Bereziki azpimarratzekoa da Barnetegi sektorialek jaso duten balorazio positiboa, aukera ematen dutelako antzeko ezagutza-maila eta interesak dituzten pertsonak batzeko.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak