Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 uztaila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Digipen Bilbao institutuko ikasleek irabazi dute Unibertsitateko Bideojoko Onenaren Gamelab saria

Euskal unibertsitate horretako beste lau proiektu ere lehiatu ziren sariketako finalean

 

Euskal unibertsitate horretako beste lau proiektu ere lehiatu ziren sariketako finalean

 

Moodieval Times puzzle eta abenturazko 3D-ko bideojoko bat da, istorio orijinal bat duena. Protagonista Erdi Aroko mundu batera bidaiatu duen estralurtar bat da. Lurreratzean espazio-ontzia hondatuko zaio eta energia-iturri bat beharko du funtzionatzeko, herriko behien esnea, hain zuzen. Horregatik, kalez kale ibili beharko du eta askotariko arriskuak gainditu beharko ditu behi preziatuenganaino iristeko bere bi ahalmenak erabiliz: telekinesia eta denbora astirotzea.

 

Digipen Institute of Technology Europe – Bilbo institutuko 11 ikaslez osaturiko Duck off Games taldeak sortu du proiektu hori. Lau programatzaile eta zazpi artista bildu dira taldean eta zazpi hilabetez lan egin dute bideojokoa garatzeko. “Argi geneukan joko dibertigarri bat egin nahi genuela, urte osoa eskaini behar geniolako eta ongi pasa nahi genuelako” azaldu du alderdi artistikoan lan egin duen Marina Bordona taldekideak, “ideia zoro mordo bat bota genituen eta gehien gustatu zitzaizkigunen arteko nahasketa bat da emaitza”. Moodieval Times lehen pertsonako jokoa da, cartoon estetikaduna, oso eduki zainduak ditu maila guztietan eta dibertigarri izatea du helburu nagusi.

 

Bideojoko horrek Unibertsitateko Bideojoko Onenaren saria irabazi du Bideojokoaren Industriako Gamelab 2019 Sari Nazionalen XII. edizioan. Ikasleek sortutako 33 izenburu lehiatu dira kategoria horretan eta Digipen Bilbao-n sortutako beste lau bideojoko ere aukeratuak izan ziren finalean sartzeko.

 

Sari garrantzitsu hori aitortza bat da ikasle taldeak eginiko ahaleginarentzat. “Oso pozik gaude, eginiko lana saritzen duelako. Gainera, duela gutxi graduatu gara denok, beraz, lagungarri izango da gure ibilbide profesionalerako ere” azaldu du Marina Bordonak. Moodieval Times eskuragai egongo da datozen asteetan Digipen institutuaren webgunean.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak