Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 apirila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Euskadiko errealitate digitala Europako 5 eskualde liderren artean

Espainiako Gizarte Digitalaren 2018ko txostenak aipatzen du nolako aurrerapena erdietsi duen EAEk teknologia digitalen arloan

 

Espainiako Gizarte Digitalaren 2018ko txostenak aipatzen du nolako aurrerapena erdietsi duen EAEk teknologia digitalen arloan

 

Konektagarritasun, giza kapital, teknologien integrazio eta zerbitzu publiko digitalen arloko aurrerapenak direla medio, Euskadi eskualde aurreratuenen artean kokatu da Europar Batasunaren DESI (Digital Economy and Society Index) indizean.  Halaxe jaso du Telefónica Fundazioak argitaratu duen Espainiako Gizarte Digitala 2018 txostenak.

 

DESIk gizarte digitalaren arloko adierazle garrantzitsuenak aztertzen ditu Europar Batasuneko 28 herrialdeetan. Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Digitaleko Katedrak eginiko lanari esker, dagoeneko eskuragarri daude Euskadiri buruzko 2017 eta 2018. urteetako datuak eta, beraz, posible da Euskadi EBko gainerako eskualdeekin alderatzea. 2018an EAEko adierazle garrantzitsuenak %4,8 hazi dira, eta, Telefónicaren txostenaren arabera, Euskadik lau herrialde bakarrik ditu aurretik (Danimarka, Suedia, Finlandia eta Herbehereak).

 

Konektagarritasunari dagokionez, aipatzekoa da hazi egin dela banda finko eta mugikorrerako, banda zabal azkarrerako eta banda ultra azkarrerako konexioa. 2018an Euskadiko etxeen %89,1ek Interneterako sarbidea zuten eta etxeen %98,6k bazuten gutxienez sakelako telefono bat. Bestalde, 10 langile edo gehiagoko enpresen %93,9k bazuten banda zabal finkoa. Teknologia digitalen integrazioa %13,1 hazi da azken urtean, hazkunde nabarmenak daudelarik integrazio teknologikoaren adierazle gehienetan.

 

Euskadiko gizarte digitalaren aurrerapena aipagarria da orobat zerbitzu publiko digitalen kategorian, non zerbitzu digitalek eta gobernu elektronikoak aurrerapen handiak izan baitituzte, gehienbat osasun digitalaren esparruan. Hiritarren %62k eta 10 langile edo gehiagoko enpresen %87,2k Administrazio Publikoarekin elkarreragin zuten Internetez azken urtean.

 

Txostenak baita ere aipatzen ditu giza kapitalari buruzko Euskadiren adierazleak. Indize hori %4,5 hazi da eta Euskadi Europako 7. postuan dago kokatuta. 2018an handitu egin zen gaitasun digital aurreratuak dituzten pertsonen kopurua, eta baita ere STEM titulazioetan graduatutako pertsonena eta IKT arloko espezialistena. Azkenik, nahiz eta Interneten erabilera 2017koa baino 2’5 puntu handiagoa den, adierazle hori da astiroen hazten ari dena, onlineko erosketak eta banka elektronikoaren erabilera Europako batez bestekoaren azpitik daudelako oraindik.

 

Telefónica Fundazioak urtero egiten duen txostenak orobat jaso ditu euskal gizartearen digitalizazioranzko bidean egin diren proiektu garrantzitsuenak. Horien artean daude Basque Cybersecurity Centre, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2017an abiarazitako zentroa, RIS3 Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategia eta Basque Industry 4.0 estrategiaren bitartez Fabrikazio Aurreratuaren alde egin den apustu sendoa.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak