Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 maiatza, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Geo-informazioa aukera nitxo bezala

Arabako Airestudio ingeniaritzak geo-informazioaren lehiakortasun-balioa baloratzen du, baliabideak optimizatzeko eta kostuak murrizteko tresna bezala

 

Arabako Airestudio ingeniaritzak geo-informazioaren lehiakortasun-balioa baloratzen du, baliabideak optimizatzeko eta kostuak murrizteko tresna bezala

 

Airestudio Geoinformación Technologies Arabako ETE bat da, 2013an sortua eta geo-informazioaren arloko konponbide integralak garatzen dituena. Konponbide horiek eskaintzeko bere ezagutza eta esperientzia baliatzen ditu, 20 urtetik gora baitaramatza lur, itsaso eta aireko datuak biltzen, aztertzen eta tratatzen profesionaltasun osoz eta prozesuan inplikatuz. Behin datu horiek jaso ondoren, informazio baliagarri bihurtzen ditu eta kalitatezko lan pertsonalizatua bermatzen dio bezeroari, aplikazio anitzekoa, eskalagarria eta errentagarria, segurtasun handiena eskainiz eta araudia betez.

 

Egoitza Arabako Teknologi Parkean duelarik, Estatua da bere jarduera-esparrua eta merkatu nitxo zabala du, hasi administrazio publikotik eta sektore pribatu osoraino. “Egiten duguna da kasuan kasuko lurraldearekin zuzenki lotuta dauden datuak atzeman, gero bezeroak bistaratu, ulertu eta erabil ditzan erabakiak hartu behar dituenean. Zentzu horretan, gure jarduera-esparruak dira industria sektorea, administrazio publikoa, nekazaritza eta ingurumen arloa” dio Airestudio enpresako bazkide fundatzaile Lorenzo Díaz de Apodacak.

 

Bere iritziz, errepideen mantenimendu-lanak adibide aparta dira erakusteko geo-informazioak eragin zuzena izan dezakeela edozein enpresaren edo administrazioren lehiakortasunean. “Horrelako kasuetan azpiegituren biki digitalak egiten ditugu, eskura izateko informazio geometriko guztia, hau da, errepide horietako aktibo guztien dokumentazioa jasotzen duen datu-base bat, eta baita ere txostenen ustiapenerako hainbat tresna, mantenimendu eraginkorrerako behar diren baliabideak zehaztasunez kalkulatzeko” azpimarratu du Díaz de Apodacak.

 

Eta zer lortzen da horrela? “Sortzen dugun informazioa baliagarri da kostuak murrizteko, baliabideak optimizatzeko, giza-baliabideak beste zeregin batzuetan lanean jartzeko (txostenak automatikoki egingo direlako), eta den-dena bulegotik kudeatzeko modu eraginkor eta askoz azkarragoan, kanpora irten beharrik gabe”, bukatu du enpresariak. Duela gutxi gai honi buruzko hitzaldi bat eman zuen ArabaTIC-en,  SPRI Taldeak Enpresa Digitala ekimenaren bitartez antolatzen duen Arabako Aste Digitalean.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak