Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urria, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Marketin digitalaren arauak enpresa industrialetarako

Internet bidez negozioa zabaltzeko teknikak jorratu dituzte SPRI Taldeak antolatutako zortzigarren Indusmedia biltzarrean

Internet bidez negozioa zabaltzeko teknikak jorratu dituzte SPRI Taldeak antolatutako zortzigarren Indusmedia biltzarrean.

Fran Murillo Mondragon Unibertsitateko SEOak gomendio hau eman du: argiak eta errazak izan behar dute webguneek.

Lufe enpresa arrakastatsuko Enrique Arrillagak, berriz, Interneteko kanpainek espezifikoak izan behar dutela adierazi du, hau da, “neurgarriak, irisgarriak, desafiatzaileak eta testagarriak”.

 

Enpresek geroz eta gehiago erabiltzen dute marketin digitala beren negozio-eremuak zabaltzeko. Tresna hori enpresa industrialetan aplikatzeko gakoak izan dituzte hizpide zortzigarren Indusmedia biltzarrean, zeina urtero antolatzen baitu SPRI taldeak.

 

Oronaren Hernaniko egoitzan egin da jardunaldia, eta biltzarraren garrantzia azpimarratu du lehen hizlariak, SPRI Taldeko Informazioaren Gizartea saileko arduradun Iñaki Suárezek.

 

Oraintiko zuzendari nagusiak, Aleyda Solisek, berriz, webguneak nazioartean ezagutaraztearen garrantzia azpimarratu du, eta lan hori zailtzen duten faktoreak aipatu: baliabide-eskasia, hautatutako nazioarteko web-egituraren posizionamendua egokia ez izatea eta webgune desegokietan jardutea.

 

Eta gomendio hau eman die atzerrian webguneak kokatu nahi dituzten enpresei: begiratu dezatela, lehenbizi, zein diren enpresaren sektore industrialean trafiko potentzial handiena duten herrialdeak eta zer lehiakortasun-maila dagoen, serpchecker eta antzeko tresnak erabiliz. “Argitu behar da hizkuntza edo herrialde jakin batzuetara bideratu behar den ekimena”.

 

Solisen iritziz, arazorik larriena webgune desegokiak erabiltzea da, eta jardunbide egoki baten adibidea ere ipini du: “Enpresa batzuek, beste herrialde batekoa bazara, banner xume bat jartzen dizute, herrialde hartako bertsiora joatea nahi izanda ere”.

 

Fran Murillo Mondragon Unibertsitateko SEOak gomendio hau eman du: argiak eta errazak izan behar dute webguneek, eta barne-estekak erabili behar dira. “SEO estrategiak erabiltzailea izan behar du ardatz, batzuetan Googleren aurka ari dela badirudi ere. Erabiltzailearentzat idatzi behar da; Google gero etorriko da”.

 

Webgunea neurtzeko tresna batzuk proposatu ditu Murillok; besteak beste, hotjar, analytics eta search consol. GTmetrix erabiltzea ere gomendatu du, “webguneak kargatzeko zenbat denbora behar duen adierazten baitu. Webguneko arazo guztiak xehatzen ditu, eta nola konpondu behar diren esaten”. Esan du, bestalde, neurtzea funtsezkoa dela. “Neurtzen ez dena ezin da hobetu”.

 

Kanpaina espezifikoak

Lufeko Enrique Arrillagak, berriz, bere enpresa-proiektuaren berri eman du (Internetez bakarrik saltzen du Lufek). “Internet bidez saltzeak aldez aurretik kobratzeko aukera ematen du. Ez dago bitartekaririk bezeroaren eta gure artean”, esan du. Duela urte eta erdi hasi zen enpresa etengabe goraka, El País egunkariak hari buruzko erreportaje bat argitaratu ondoren. “Egunean 20 bat eskari jasotzen genituen lehen; gero, 160. Lehen, 100.000 euro fakturatzen genuen; orain, hiru milioi. Eta langile-kopurua, berriz, zortzitik 21era igo da”. Arrillagak adierazi duenez, espezifikoak izan behar dute Interneteko kanpainek, hau da, “neurgarriak, irisgarriak, desafiatzaileak eta testagarriak”.

 

Ponpa pneumatikoak fabrikatzen dituen Mapner enpresako zuzendari komertzialak, Mikel Irizarrek, bere negozioan Internet erabiltzeak dituen abantailak goretsi ditu. Irizarrek dioenez, berrikuntza, teknologiak eta talde-lana; horiek dira enpresek arrakasta izateko bete behar dituzten baldintzak.

 

Makineria industriala fabrikatzen duen Geka Taldeko Giovanni Fano, berriz, merkataritza elektronikoaren alorrean duen esperientziaz mintzatu da. Esan du lehenbizi gaztelaniazko webgunea berritu zutela, eta, ondoren, beste hizkuntza batzuetakoa; ondoren, estrategia jakin bat bultzatu zuten sare sozialetan, eta enpresaren ataria martxan jarri zuten. “Garrantzitsuena zera da, orain —lehen ez bezala— badakigula non dauden bezeroak”, adierazi du.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak