Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 abendua, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Emerid, South Summit Ciudad de Méxicoko finalista

La startup vasca desarrolla dispositivos wearable de identificación

 

Soinean eramateko identifikazio-gailuak egiten ditu euskal startupak

 

Emerid Systems bizkaitar konpainia gaztea da South Summit Ciudad de México bilkurako finalerako hautatutako 40 startupetako bat. South Summit-en barnean Pazifikoko zenbait herritan urtero egiten den bilkuretako bat da hau, eta ekintzaileen nazioarteko topaketa garrantzitsuenetako bat da.

 

Identifikazio-sistemak garatzen espezializatua dago Emerid, eta informazioa gorde eta emateko gai diren gailu autonomo txikiak erabiltzen ditu horretarako. NFC teknologia du oinarri sistemak, eta datu garrantzitsuak ematen ditu larrialdiren bat gertatuz gero edo norbait galduz gero, hala nola haren historia medikoa, harremanetarako informazioa edo argazki bat. Lokalizatzaile bat ere badu, eta larrialdietan dei egiteko botoi bat ere bai. Dena den, funtzioak aldatu egiten dira ezarpen-motaren arabera.

 

Startuparen sortzaileetako batek, Jon Morentinek, dioenez, “Larrialdietarako identifikazio-sistema bat da; gailu adimendun bat, soinean ditugun arropa edo objektuetan ezar daitekeena, eta informazio pertsonala, medikoa edo harremanetarako informazioa eskaintzen dituena”. Duela bi urte jaio zen enpresa. 2017ko uda ezkero, gailua merkaturatzen du Emeridek haurrentzako bainujantzietan eta surferako edo arroila-jaitsieretarako erabiltzen diren neoprenoetan integratuta. Hala ere, gaur egun , beste merkatu batzuetara ere ari dira zabaltzen.

 

Uztailetik, startupak Startup Chile programan parte hartzen du, Latinoamerikako azeleratzaile ospetsuenetako batean. Horri esker, lankidetzarako aukera berriak sortu dira nazioartean, eta teknologia hori beste sektore batzuetan erabiltzeko aukera aztertzen ari da enpresa, hala nola motoziklismoan, osasun-arloan eta bidaietan. Honela azaldu du Jon Morentinek: “Biomedikuntza-arloko enpresa batekin elkarlanean ari gara, ospitaleetan proiektu pilotu bat martxan jarri nahian. Horrez gain, meatzaritzako zenbait enpresarekin eta motorzale-elkarte batekin ere hasi gara lanean”. Izan ere, “programa hauetan, sinergia oso garrantzitsuak sortzen dira”.

 

Berriki, Tel Aviveko SoSa azelerazio-programan parte hartzeko ere hautatu dute Emerid, EAEko beste bost startupekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta SoSa-ren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da parte-hartze hori, eta startupei merkatu berrietan sartzen laguntzea du helburu.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak