Google hodeian tresnak
Ikastaro hau enpresa txiki eta autonomoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek Google dokumentuak sortzeko- eta egutegiak egiteko- aplikazioak ezagutuko dituzte, arreta berezia jarriz aplikazio horiek beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko eta kolaboratiboki lan egiteko aukerari.
Helburua
Ikasiko duzu Google Drive eta Google Calendar erabiltzen -sortzen, partekatzen eta kolaboratzen-, informazioa lainoan kudeatzeko eta zure agendak eta egutegiak gestionatzeko.
Edukia
- Nola sortu Google Drive/Calendar kontu bat.
- Nola instalatu PCan eta telefono mugikorrean.
- Hasiera orria eta Google Drive-n ezarpen pertsonalak.
- Karpetak eta dokumentuak partekatu.
- Formularioak (inkestak) sortu.
- Hasiera orria eta Google Calendar-en ezarpen pertsonalak.
- Ekitaldien kudeaketa.
- Egutegiak partekatu.
- Google Calendar eta Drive-n publizitatea/pribatutasuna kudeatu.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.