Featured image

Kudeatu zure lanak Trellorekin produktiboago izateko

Ikastaroa Mikroenpresa Digitalaren programako “Produktibitatea” ikastaroen barruan kokatzen da, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure denbora antolatu eta gure zereginak modu efiziente eta kontzentratuago batean antolatu ahal izateko.

Ikastaroan zereginen kudeaketa landuko dugu, Kanban metodologiara orientatutako ikuspegi batetik; metodologia sakon landuko ez bada ere, bere aplikazioaren ildoan orientatuko dugu, Trellorekin zereginak kudeatzeko joko arau batzuk ezarri ahal izateko.

Trello aplikazio bat da, zeinak zereginak lankidetza bidez kudeatzea ahalbidetzen duen, zutabez (zerrenda esaten zaie) osatutako taulen (board) bidez, zure proiektu edo zerbitzuaren lan fluxuaren egoerak erakusteko. Proiektuak kudeatzeko Kanban metodoan oinarritzen da, egoeraren arabera, hainbat zerrendatan mugituz doazen txartelekin -txartelok zereginak adierazten dituzte-.

Metodoa edozein lan ingurunetan aplikatu daiteke.

 

Helburuak

Ikuspegi teoriko eta praktiko baten bitartez, ikastaroan lortu nahi da:

  • Kanban metodologiaren funtsa eta Trellorekin nola aplikatu ulertzea. 
  • Trelloren funtzionalitateak ezagutzea: taulen, zerrenden eta txartelen kudeaketa. 
  • Trello taulatik lankidetza bidezko lana nola dinamizatu ezagutzea. 
  • Trellorekin zereginak automatizatzea Zapier-etik.. Zapier aplikazioak zereginak automatizatzea ahalbidetzen du, hainbat aplikazio uztartuz.

Ikastaroan Trellorekin programatu daitekeen adibideren batean zentratuko gara.

 

Edukia

  • Kanban metodologia: lehen harremana eta ezaugarri nagusiei buruzko jarraibideak. 
  • Nola aplikatu Kanban metodologia Trellorekin. 
  • Trelloren kudeaketa: o Kanban kudeatzea Trellorekin Trelloren elementuak o Kontua sortu eta konfiguratu o Taulen, zerrenden eta txartelen kudeaketa o Lankidetza bidezko proiektuak o Power-ups eta Trelloren web luzapenak 
  • Zereginen automatizazioa: Zapier (nola automatizatu zereginak gure Trello taularen barruan).

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.