Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak.
Helburuak
Hainbat esparrutan bezeroekiko komunikazioa hobetzeko aukera desberdinak planteatzea: bileretan, marketineko mezuen hedapenean eta zalantza, kontsulta eta gertakarien aurrean emandako laguntza eta izandako arreta.
Hiru komunikazio esparru horien barruan, tresna eta aplikazio ezagunenak ikusiko ditugu.
Helburua da ezagutzea zer aukera daukagun gure bezeroekiko komunikazioa hobetzeko, lehen harremana izan genuen unetik hasi eta harreman hori nola manten dezakegun aztertuz, gure arteko harremanak iraunkorrak izan daitezen.
Edukia
Edukiari dagokionean, hainbat aplikazio eta tresna ikusiko ditugu, horietako batzuk sakontasun handiagoz aztertuz:
BILERAK
- Bileraren helburua: nola egin emankorrak izan daitezen
- Aurrez aurrekoak ez diren bilerak: nola prestatu
- Bideokonferentziak egiteko tresnak: Hangout, Uberconference
- Hitzorduak erreserbatzeko edo eskatzeko tresnak
HARREMANA
- Nola aurkitzen naute Googlen? Google My Business
MARKETINEKO EKINTZAK
- Mezularitzako SMS tresnak
- Whatsapp Business
- Ekitaldien antolaketa: Eventbrite
LAGUNTASUNA ETA LAGUNTZA
- Chat on lineko aplikazioak
- Zer da chatbot bat? Snachbot
GOGOBETETA AL ZAUDE GURE ZERBITZUAREKIN? GALDETEGIAK
- Google Forms
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.