Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Marzo, 2019 Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa

Ana Santiago: “Ingeniaritzek oso aukera desberdinak eskaintzen dituzte profesionalki garatzeko”

Sisteplant enpresako zuzendari nagusiak nabarmendu du beharrezkoa dela bokazio teknologikoak sustatzea emakumeen artean
Ana Santiago, Sisteplant-eko arduraduna.

 

Sisteplant enpresako zuzendari nagusiak nabarmendu du beharrezkoa dela bokazio teknologikoak sustatzea emakumeen artean

 

Industria sektorea eremu maskulinoa izan da tradizionalki eta, Lan Ministerioak emandako datuen arabera, profesionalen %25 bakarrik dira emakumeak. Hala ere, Ana Santiagok azaldu duenez, gauzak ari dira aldatzen pixkanaka eta gero eta emakumezko ikasle gehiago daude Ingeniaritzako unibertsitate eta eskoletan. “Argi dago neska gehiagok egiten dituztela ingeniaritzako ikasketak; beste kontu bat da gero zein izaten den beren garapen profesionala”.

 

Ana Santiago ingeniari industriala da eta enpresentzako ingeniaritza industrialeko zerbitzuak ematen dituen Bizkaiko Sisteplant enpresako arduradun nagusia duela 3 urtetik.  Horrez gain, irakaskuntzan ere ari da, Ingeniaritza eta Kudeaketako irakasle delarik hainbat unibertsitate eta negozio eskolatan. Sisteplant enpresako zuzendari nagusiaren arabera, arlo teknologikoko etena murrizteko garrantzitsua da gai horiekiko interesa piztea adin goiztiarretatik hasita. “Berdin tratatu behar ditugu neskak eta mutilak txikiak direnetik, jolasen bidez piztuz teknologiekiko interesa, hau da, gogoa izan dezatela jakiteko gauzek nola funtzionatzen duten eta nola eraikitzen diren”.

 

STEAM ikasketek aukera profesional ugari eskaintzen dituzte eta horregatik garrantzitsua da aukera horiek eskaintzea emakume gazteei. Halere, Ana Santiagok dioenez, lanbide askok lotura estua dute estereotipo batzuekin eta neska-mutilek ez dakite irtenbide profesional oso desberdinak izan ditzaketela. “Iraultza teknologiko baten erdian gaude eta oraindik ez dakigu zein profil beharko ditugun, baina ukaezina da oinarri teknologiko bat izan behar dutela” dio ingeniari industrialak, “horrela geure burua garatu eta ezagutza berriak barneratu ahal izango ditugu, burua egituratuta izango dugulako gauzek nola funtzionatzen duten ulertzeko; ingeniaritza batek aukera emango digu konpainia baten balio kateko ia edozein fasetan lan egiteko”.

 

Sisteplant enpresa duela 35 urte sortu zen eta sektore industrialeko produkzio, logistika eta antolakuntza prozesuen optimizazioan espezializatuta dago. Gaur egun, Bizkaiko Teknologi Parkean du egoitza, presentzia du bost kontinentetan, 2.000tik gora bezero ditu eta 170 laguneko plantilla. Berrikuntza funtsezkoa da bere negozio estrategian, I+G-ko inbertsioa enpresaren urteko kostuen %30 baita. “Berrikuntza-politika oso indartsuak dauzkagu eta hori motibazio handia da gurekin lan egiten duten pertsonentzat, erronkak planteatzen dizkietelako”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak