Eskaintza berria, Aritzbatalde kiroldegian

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 8a, 15:00

Gazteentzako zumba eta jump ikastaroak eskainiko dituzte.

Gainontzeko ikastaroei beste bi gehitu dizkiete: gaztetxoentzako zumba eta jump. Zumba saioak 13-16 urte bitartekoei daude zuzenduta, eta ostiraletan izango dira, arratsaldez, 17:00etatik 17:50era.

Jump saioei dagokionez, orain arte izandako arrakasta ikusita, goizetan eskainiko dituzte. Ikastaroa astearteetan eta ostegunetan izango da, 10:30etik 11:20era.

Jarduera horietako batean parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako eta informazio gehiago eskuratzeko, 943-005123 telefonora deitu daiteke, edota kirola@zarautz.eus helbidera idatzi. Plazak mugatuak dira.