Egun eguzkitsua izango da gaurkoa. Zerua garbi egongo da goizean, baina arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira. Hego haizeak jarraituko du, tenperaturak 21 graduren bueltan zehaztuz. Edonola ere, kostaldean apur bat freskatuko du, brisaren eraginez. Itsasoa bare dago, lasi antzera: itsasbehera 13:58an izango da eta itsasgora 20:15ean.