Amassorrain ikastolaren jaialdia ospatu dute
Añorgako Amassorrain ikastolaren egun handia izan zen ostiralean. Ekitaldi ugariz jositako jaialdian, haurrek, gurasoek eta ikastolako langile guztiek une ahaztezin zein hunkigarriak bizi izan zituzten.
Goizean, 4 urtetik 12 urtera bitarteko haurren artean olinpiadak egin zituzten. Sei kolorezko taldetan banatu eta hainbat proba egin zituzten: lokotx bilketa, Ikastolaren izena osatzeko jolasa, zaku lasterketa, korrika lasterketa… Umore onean aritu ziren haurrak eta egunaz gozatu zuten. 0 eta 3 urte bitartekoak puzgarrietan ibili ziren, eta izerdi patsetan bukatu zuten.
Arratsaldean, berriz, gurasoen aurrean karaoke emanaldi bat eskaini zuten ikasleek. Ordubeteko saioan dantza eta abestiak izan ziren nagusi. Jaialdiari amaiera emateko, erretiroa hartu duten lau langile omendu zituzten, egunaren “une hunkigarrienetako bat”.
Ikasturte amaieraren atarian,