Goizean goiz gertatu da ezbeharra, motoan zihoan gaztea lurrera erori denean.
Buenavista hiribidean gertatu da ezbeharra. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
SOS Deiak jakinarazi duenez, 20 urteko motorzale bat hil da gaur 06:00etan, Buenavista hiribidean. Ezagutzen ez den arrazoiengatik, motoan zihoan gaztea lurrera erori da. Bi anbulantzia bertaratu dira, eta motor gidaria indarberritzen saiatu dira. Halere, kolpearen ondorioz hil egin da.