Ttan Ttakun festako argazkiak ikusi dituzu?
Ttan Ttakun irratiak urteko festa ospatu zuen Gazteszenan. Jai arrakastatsua izan zen, jende andana joan baitzen Egiako aretora, musika festaz gozatzera. Inoren Ero Ni, Zozo, Discipulos de Dionisos eta hainbat DJren musikaren erritmoan dantzatzeko aukera izan zuten zaleek.
Eta urtero bezala, festa hasi zenean, photo call bat egin. Makoki argazkilariak makina bat argazki egin zituen aretoaren sarreran. Zu ere han izan zinen? begiratu ea zu eta zure lagunak topatzen dituzun Ttan Ttakun festaren photo call-ean!
Joan den larunbatean