Otsaileko udalbatzarra
Hilabeteko azken asteartea izanik, Errenteriako Udalbatzak ohiko plenoa egingo du bihar. 18:30ean hasiko da udalbatzarra. Zinegotziek hamar puntu jorratuko dituzte. Tartean, azken hilabeteetan pleno batean baino gehiagotan jorratu den gai bat aztertuko dute. Hala,
udal langileei produktibitateko ordainsari osagarria ordaintzeko aldaketa egingo dute aurrekontuan. Mahai gainean geratu zen martxoko udalbatzarrean.
Diru laguntzen araudiaren ordenantzaren hasierako onarpena aztertuko dute, baita ere kale garbiketa eta hiri hondakin solidoak jaso eta garraiatzeko zerbitzuaren kontratua aldatzea. Horrez gain, indarkeria matxista gaitzesteko Oarsoaldeko lau udalek egindako adierazpen instituzionala ere jorratuko dute. Gai zerrenda osoa,
hemen.