Xanisteban Jaiak ate joka daude eta urtero bezala, bezperan kultur ekitaldia egin dute arratsaldean.
Xanisteban Jaiak ate joka daude eta urtero bezala, bezperan kultur ekitaldia egin dute arratsaldean. Urtekaria, Mugarri bildumako liburua, erakusketa eta aurtengo omendua aurkeztu dituzte lepo egon den udaletxeko areto nagusian. Aurkezle lanetan Josune Cousillas Kultura zinegotzia izan da. Jexux Leonet alkateak berehala hartu du hitza eta oiartzuarrei jaiak ongi pasatzeko esan die eta jai batzordea eskertu du.
2015eko urtekaria aurkezteko urtekari batzordeko Jaione Ugaldeberek hartu du mikrofonoa. Irakurleak oraingo honetan aurkituko duenaz aritu da: Arantxa Leteri elkarrizketa, Aialde margolaria, Juan Aranburu, Killirikuperen urteurrena… “Gure herriaren historia osatzen ari gara”, adierazi du.
Mugarri liburuaren txanda iritsi da gero. Esteban Agirrek
Lartaun abesbatza: Oiartzunen kanta-soinua idatzi du eta bertan Lartaunen ibilbidea bildu du. “Herrizale batzuen historia” kontatu du bere hitzetan. 50 urtez asmo horri eustearen arrazoiak hiru izan direla nabarmendu du: Yon Oñatibia, abesbatzak izan dituen lau zuzendariak eta kantoreak. Lartaun Abesbatzak hainbat kantu abestu ditu Iñaki Tolaretxipiren zuzendaripean.
Xanistebanetako
kartel lehiaketako saridunei sariak banatu dizkiete eta Ane Narbarte, Aitor Etxebeste eta Onintza Etxebeste artista oiartzuarren erakusketa inauguratu dute. Erakusketa udaletxeko areto nagusian egongo da.
Joxemari Isasa omendua
Aurtengo omendua Joxemari Isasa margolaria izan da. Josune Cousillas Kultura zinegotziak adierazi duenez, “plazer bat da zu omentzea”. Margolaritzari emandako ibilbide luzea du Isasak. Hamahiru urte zituela bere lehen lehiaketa irabazi zuen eta maila handiko margolariak izan ditu ondoan, Aialde eta Luis Alvarez, besteak beste. Isasak berak esker hitzak baino ez ditu izan.
Ohorezko kontrapasarekin eta mokadutxo batekin eman diote bukaera aurtengo kultur ekitaldiari.
[nggallery id=125]