Zinema zeinu hizkuntzan

Iñigo Terradillos 2014ko urr. 31a, 10:31

Bosgarren urtez Zeinu Hizkuntzan egindako zinemaren nazioarteko jaialdia ospatuko da.

Bosgarren urtez hartuko du Tolosak Zeinu Hizkuntzan egindako zinemaren nazioarteko jaialdia. Gainditzen Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren elkarteak antolaturiko ekimena azaroaren 3tik 8ra izango da, azken hori, azaroaren 8a egun nagusia izango delarik. Egonkortzen eta indartzen ari den jaialdia dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta herritar oro, gor nahiz entzule, gonbidatu dute parte hartzera. Aurtengo jaialdiak, gainera, elkartasun izaera ere badu, Stop Sanfilippo fundazioarentzat bideratuko baitute irabazten dutenaren zati bat.

Duela bost urte jaialdia egiten hasi aurretik film batzuk ematen hasteko saiakera nola egin zuten gogoratu dute Gainditzen elkarteko kideek. «Ordutik bost urte igaro dira, eta pixkanaka, urtez urte, jaialdia hobetzen joan gara», adierazi du Julian Rodrigez elkarteko kideak. Horretan, jasotzen duten babesak zeresan handia izan duela nabarmendu du: «Esperientzia handiagoa dugu, eta babes eta laguntza handiagoa ere bai, bai erakundeetatik, bai eta elkarteetatik ere». Ekimen desberdinak antolatzen dituzte urtean zehar, sentsibilizazio astea, esaterako, baina, Zeinu Hizkuntzan egindako zinemaren jaialdia «oso garrantzitsutzat» dute «aukera bakarra delako zineman filmak zeinu hizkuntzan ikusteko».

Filmak aste osoan

Aurtengo jaialdia aste osora eta herri desberdinetara zabaldu dute. Hala, astelehenetik ostegunera Donostia, Ordizia, Ibarra eta Tolosako hainbat ikastetxetan emango dituzte filmak, eta ostiral arratsaldean, Tolosako kultur etxean izango dira ikusgai. Hurrengo larunbata, azaroaren 8a izango da egun handia, egun osoan izango direlarik filmak ikusgai, Leidorren. 11:00etan eta 16:00etan film laburren saioak izango dira, eta 8 euroan eskuratu ahalko da sarrera. Lehiaketarako diren hamaika film izango dira jatorri desberdinekoak, hala nola, espainiarrak, galiziarrak, ingelesak eta euskaldunak.

Lehiaketatik kanpo diren filmen artean, nikaraguar jatorriko film luzea nabarmendu dute antolatzaileek. «Oso interesgarria da. Mendian bizi den familia baten kasua kontatzen du. Familia honek ez du komunikatzeko sistemarik, eta zeinu hizkuntza ikasten dute. Oso hunkigarria izango dela pertsona gorrentzat uste dut», azaldu du Rodrigezek. Filmen generoari dagokienez, askotarikoak dira, komediatik hasi eta beldurrezkoetaraino.

Lehiaketarako epaimahaia Madrilgo lau pertsonak (hiru pertsona gor eta entzule bat), Donostiako Zinemaldiko zuzendaria Jose Luis Rebordinosek eta Euskadiko filmotekako Jon Lopezek osatzen dute. Antolatzaileek esan dute «oso gustura» daudela maila horretako epaimahaia edukitzearekin.

Bestalde, aurtengo jaialdian berezitasun moduan, Ibarrako Oier Iribarren haurrari babesa adierazi nahi izan diotenez, Stop Sanfilippo fundazioara bideratuko dute txartelen salmentaren zati bat, %25, hain justu.

PROGRAMAZIOA:

Azaroaren 3a, astelehena :

  • Donostiako Summa Aldapeta Ikastetxean, goizeko 10:00etan:

Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena

Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena

  Azaroaren 4a, asteartea:

  • Donostiako Amara Berri Ikastetxean, goizeko 10:30etan:

Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena

  • Ordiziako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan:

¿Quién es quién?” Madril (2013) 20’ Amador Mansilla zuzendariarena

Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena

Identidad” Valencia (2012) 24’ Alejandro Figueras zuzendariarena

Te toca a ti” Madrid (2013) 17’ Aura Jiménez y Tamara Hoyos zuzendariena

Azaroaren 5a, asteazkena:

  • Ibarrako Uzturpe Ikastolan, goizeko 10:00etan:

Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena

  • Donostiako EASO Politeknikoan, goizeko 11:30etan eta 16:00etan

Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena

Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena

Azaroaren 6a, osteguna:

  • Tolosako Inmakulada Ikastetxean, goizeko 9:00etan eta 11:30etan:

Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena

“ Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena

Azaroaren 7a, ostirala:

  • 17:00etan ongietorria Tolosako Topic museoan.

  • 17:30etan Tolosako Topic museora bisita.

  • 19:30etan, Tolosako kultur etxean dokumentalen saioa.

The End” Ingalaterra (2011) 23’ Ted Evans zuzendariarena

600 Seconds” Ingalaterra (2014) 35’ David Ellington zuzendariarena

Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena

Silencio” Sevilla (2014) 25’ Remedios Malvárez zuzendariarena

Azaroaren 8a, larunbata:

  • 11:00etan eta 16:00etan, Tolosako Leidor zineman, laburmetrai saioa.

SARRERAK 8 EUROTAN

Goizeko 11:00etan

Pelikula batzuen ikuskizuna:

Tiovivo” Alemania 3’ Ute Sybille Schritz

Lehiaketarako pelikulak:

La pesadilla de javierAlicante (2014) 24’ Raquel Gimenez zuzendariarena

Caracola” Nafarroa (2012) 6’ Daniel Alava zuzendariarena

Tenemos un plan” Galizia (2014)12’  Ilda Mera Bayón zuzendariarena

Despertar” Madril (2014) 6’ Angela Ibañez zuzendariarena

Con la noche en las manos” Argentina (2014) 29’ Rocio Tordó zuzendariarena

September 11th” Ingalaterra (2012) 10’  Raabia Hussain zuzendariarena

Afilamor” Galizia (2013) 12’ Emilia Rodriguez zuzendariarena

Arratsaldeko 16:30etan

The kiss” Ingalaterra (2013) 7’ Charlie Swinbourne zuzendariarena

Tienes un mensaje” Barcelona (2014) 10’ Albert R. Casellas  zuzendariarena

Champion of the world” Ingalaterra (2012) 23’ Bin Ajadi zuzendariarena

Un día cualquiera” Galicia (2014) 9’ Susana Carregado zuzendariarena

Una vida sin palabras” Nicaragua 71’

Jarraian, sari banaketa.

  • 21:00etan: afaria Tolosako Erretiratuen elkartean, agertu nahi duenarentzat.

 

  • Oharra: 9:30etan bisitaldia Tolosatik. Euskal Herri plazan hasi, Berdura plazatik igaro, Santamaria eliza ikusi, Tolosako Udaletxea eta amaitzeko larunbatero ospatzen den artisau azoka ikusiko dugu. Topic museoa ere bisitatzeko aukera egongo da asteburu horretan (nahi izanez gero abisatu).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!