Egun osoko festa izan zuten atzo Albiztuko Santa Marina auzoan. Eguerdian meza, hamaiketakoa eta trikiti doinuak izan ziren, eta arratsaldean izan zen eguneko ekitaldirik garrantzitsuena. Herri kirol erakustaldia eskaini zuten Aimar Galarragak, Imanol Illaramendik, Gorka Etxeberriak eta Karlos Aretxabaletak. Harri jasotzen, lastoa altxatzen, trontzan, txingan eta ingudearekin aritu ziren kirolariak. Albizturgo Arandia anaia trikitilariek ere giro ederra jarri zuten.