Ekimen honekin esan bezala musikaz gozatuz tarte polit bat pasatzeko aukera eskaintzea da: «Nork bere gustuko musika ipiniaz egin daiteke arratsalde pasa, entzunaldia, dantzaldia edo dena delakoa, ostatuko egoitza nagusiaren ondoan baina handik aparte egonda».
Gauzak honela, «talde txiki eta ertainek esparru pribatu batez» gozatzeko aukera izango dute: «Bertan bil daitezke, esate baterako, kuadrillak, musika mota berezi bateko zaleak, edota etorkin taldeak, haien herrialdeko musikaz blai dantzatzeko».
Aretoaren erabilera dohainekoa da eta aurrez abisatu behar da eguna eta lekua erreserbatzeko, 943 049 077 telefono zenbakian, edo baita whatsapp bidez ere 688 618 392 zenbakian.