Sanpedroak 2016

Festen azken eguna aprobetxatzen

Irati Saizar Artola 2016ko uzt. 3a, 16:16

Festen azken egunean, haur nahiz heldu guztiek izan dute aukera festa giroan murgiltzeko.

Amaitzear dira San Pedro festak Leaburun. Goizean, eguzkia lagun, gerturatu diren haurrek apar festan gozatzeko aukera izan dute eta helduagoek, txakolina dastatuz eta pintxoak janez pasa dute eguerdia. Arratsaldean, Beterriko talogileak antzezlana ikusteko aukera izango da plazan eta festak behar bezala amaitzeko, Oinargi dantza taldeak emanaldia eskainiko du. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!