Leaburuko plan orokorra onarpenaren zain

Andoni Uzkudun 2016ko uzt. 13a, 12:00
Argazkia: Maier Ugartemendia

Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen onarpenaren zain daude Leaburu-Txaramako Udalean tramiteak egin ostean.

berriz, bost urte daramatza agintean eta plan orokorra beharrezko zutabetzat jo zuen talde berriak esku hartzearekin batera. Duela bederatzi urte hasitako plan orokorretik ordea, aldaketa handiak jasan ditu legeak eta horren ondorioz plana berritzeko egoeran aurkitu dira udal ordezkariak.

Gaur egungo legeak eskuan hartuta «etxebizitza berriak ezin dira egin, baserria dutenek eta beraien lur sailetan egin ditzakete aldaketak soilik, bestela ez dago izendatuta etxebizitzak egin ahal direnik», horrela adierazi du Luixa Uzkudun alkateak. Gabezia handia nabari da herriko jendea ere herritik joaten ari delako eta batez ere jende gaztea.

GAZTEAK HERRIAN MANTENDU

Leaburuko biztanleria zahartzen ari da eta jende gaztea herrian geratzea beharrezkotzat jo du udalak. Beste alde batetik, oraingo baserriei aukera ematea aztertzen aritu ziren, batzuk hutsik aurkitzen direlako, zahartuta eta berria egiteko gaur egun karga handia suposatzen dielako familiei. Gainera gaur egungo familiak lehengoekin konparatuta oso txikiak dira baserri handi horiei heltzeko.

Jendearen beharrak ikusteko, inkestak egin zituzten herriko partaide guztiekin ea zer nolako etxebizitzak nahiko lituzketen galdetzeko. Inkesta horietan, jende gazteak etxebizitzarako duen beharra islatu zen. Etxebizitza bat nahi izatekotan, zer nolako etxebizitza nahiko luketen galdetu zitzaien eta hiru aukera eman zitzaizkien herriko biztanleei, babes ofizialeko etxeak, baserriak berritzearena, edo etxebizitza bifamiliarrak egitearena. Erantzun gehienak, bifamiliarrak edo txalet modukoak eta babes ofizialeko etxeek jaso zuten. Orduan eskaera hori ikusita, plan orokor honetan, babes ofizialeko etxe bat eta etxebizitza solteak izango dira oinarri.

ONARPENAREN ZAIN

Duela bi aste, udalaren esku zegoen guztia eginda amaitu zituzten lanak, alegazioei erantzuna eman eta behin behineko onarpenak emanez. Luixa Uzkudunen esanetan, «orain Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain» daude plan orokorrari amaiera emateko. Gehienez, sei hilabeteko epea dute bi erakundeek erantzuna emateko eta lehenago etorriz gero esku zabalik hartuko dutela ohartarazi du udalak.

Ondoren, berriz ere inkesta bat egiteko asmoa dute udaletik, biztanleen eskaerak berdinak diren ala ez ikusteko. Ez da bide erraza izan eta lan gogorraren ondorioa da plan oroko hau, horrela aipatu du Uzkudunek: «Egia esan luze joan da plan orokor hau, batez ere herri guztiaren parte hartzea beharrezkotzat jodugulako».

Etxez etxe joan dira jendearen nahiak zeintzuk diren ikusiz eta aztertuz, horrela herriaren nahia asetzeko eta irtenbide bateratu bat emateko ahal izango baitute. Udaletik oso pozik agertu dira jendearen parte hartze eta jarrerarekin, plan orokorraren aurrean. Alde batetik, oso handia izan delako parte hartzea eta ideia ezberdinak agertu direlako bestetik. Udalaren nahia hasiera hasieratik, denen artean Leaburu hobeago bat sortzea izan da eta plan orokor honekin, helburuak lortzea espero dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!