XV. Paco Sanchez saria bikain

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015ko api. 27a, 13:16

Usabal kiroldegian ospatutako sarian eskualdeko txikienek erakustaldi bikaina eskaini zuten

Larunbatean jokatu zen Tolosaldea I.K.Tk urtero antolatzen duen Paco Sanchez memoriala. Aurten XV.urtea izan da eta beste behin ere txapelketa polita ikusi ahal izan zen Usabal kiroldegian.

Eskolako txikienak Usurbilgo Udarregi eta Donostiako Fortuna igeriketa elkarteetako igerilariekin lehiatu ziren eta beste behin ere giro bikainean urtean zehar egiten duten lan gogorraren emaitza ikusi ahal izan genuen.

Lau estiloetako batean 50 edo 100 metroko distantzian edo 200estiloetan parte hartu zuen igerilari bakoitzak eta froga hauen amaieran kirol elkarte bakoitzak 10X50 metro libre erreleboa mistoa (neska-mutilak eta adinak nahastuta) aurkeztu zuen lehiara.

Asko izan ziren lehen aldiz froga edo distantzia berrian aritu ziren txikiak eta benetan lan bikaina egin zuten. Bestalde, esperientzia gehien duten igerilari gazteak ere denboraldi amaiera oso indartsu prestatzen ari direla erakutsi zuten. Tximeletako froga gogorra ederki gainditu zuten denek, bizkarrean dotorezia izan zen nagusi, bularrean hobekuntza handia ikusi genuen eta estilo librean berriz nahikoa azkar igeri egin zuten guztiek. Amaieran 200 estiloetan froga oso dotoreak ikusi ahal izan genituen eta baita emozioz beteriko erreleboa ere.

Paco Sanchez memorialeko erreleboa etxeko taldeak irabazi zuen eta beraz sari nagusia etxean geratu zen. Igerilari guztiak domina eta askaria jasota oso pozik bukatu zuten arratsaldea. Azkenik, mila esker beste behin ere antolaketan lagundu zuten zuzendaritza batzordeari, gurasoei, Kirolzer taldeari eta Tolosako Udalari, baita Paco Sanchez zenaren familiari ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!