Hainbat obra egingo dituzte Adunan hurrengo hilabeteetan

Tolosaldeko Ataria 2016ko abu. 5a, 14:43

Ur hoditeria aldatuko da, eta Bentako errepidea zabalduko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Era berean, Adunako Udalak martxan jarri du webgune berria.

Eliza ondoko depositotik Andretegi, Artolaenea eta Apakintzaraino hoditeria berrituko da. Trafikoari dagokionez, Apakintzatik Artolaenearaino eragingo du. Aste batzuetan arituko dira obretan eta errepidea moztuta egon daiteke lan orduetan. Bide alternatiboak erabiltzea eskatu du udalak. Hala ere bizilagunei mogimendua erreztuko zaiela ziurtatu dute. "Seguruenik", astelehenetik aurrera hasiko dira obrak.

Bestalde, abuztuan edo irailean Bentako errepidea zabaltzen hasiko da Gipuzkoako Foru Aldundia. Sorabillatik datorren bidegorria ere luzatuko du Benta pareraino. Obra honek hilabete batzuk iraungo ditu; urte bukaera arte gutxi gorabehera. Bide mozketak egon daitezke.

Adunako Udalaren web-orri berria

Adunako Udalak martxan jarri du webgune berria. Bere helbidea www.aduna.eus da eta bertan informazio ugari aurkitu daiteke. Irudi berritua eta informazio eguneratua eskeintzen da eta herritar guztiak animatzen dituzte webgunea bisitatzera.

Etorkizunean herritarrekin komunikazioa hobetzeko beste bideak ere irekiko dituzte, Adunako Udalak jakinarazi duenez. E-mail eta SMS bidez abisuak eta berriak jasotzeko aukera, edota Facebook eta Twitterreko profilak, besteak beste.

KZ guneko hurrengo bisita

Irailaren 2an, 16:00etatik 17:45etara, izango da KZgunearen hurrengo bisita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!