Xabier Macias izan da azkarrena XV. Hernialdeko Rolleski Igoeran

Mikel Iraola 2015ko urr. 24a, 17:24

68 partaide izan dira aurtengo lasterketan, gehienak modalitate klasikoan. 13:54ko denbora egin du Maciasek, skating modalitatean. Nafarrak pasa den urtean ere estilo klasikoko mailan denborarik onena egin zuen.

Ibilbideko lau kilometroak osatuta, Iker Fortes eta Mikel Irizar izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren helduen mailan, Skating modalitatean, bi minutu t'erditik gorako aldearekin. Hamargarren egin du eskualdeko lehen sailkatuak, Igor Zubeldiak. Chinthia Martinez izan da emakumezkoetan azkarrena, eta bigarren Alpino Uzturreko Irati Izagirre sailkatu da.

Rolleski Klasikoan, berriz, 3,2 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute. Azkarrena Jacako Carlos Lannes izan da, 13:15 segundoko denbora eginda. Iban Bezunartea eta Alpino Uzturreko Mikel Plazas gaztea izan dira ondorengoak. Emakumezkoen mailan, berriz, Maialen Lopez irundarrak egin du denborarik onena.

Jarraian emaitza guztiak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!