Apustua eta ohorea Andoni Egiarentzat

Asier Imaz 2016ko eka. 7a, 14:26

Herri kirol apustu berezia jokatu zen larunbatean, Zestoan: segan eta korrika. Andoni Egia orendaindarra tartean zen, eta garaile suertatu zen.

Desafioa korrikalariekin hasi zen, 4 km-ko ibilbidean bi zestoar lehiatu ziren. Hauek erreleboa segalariei eman zieten, eta Egiaren aurkaria, Iban Pardo aurretik hasi zen. Minutu t’erdira hasi zen orendaindarra, 800 m2-ko saila mozten, Urko Galarraga zaldibiarra lagun zuela. Bikotea nagusitu zitzaion Pardori, apustua eta jokoan zegoen ohorea irabaziz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!