Erlaxazio-teknikak ikastaroa eskainiko dute, mendekotasuna dutenen zaintzaileentzat

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 26a, 18:02

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek hartu ahal izango dute parte, mendekotasuna duen pertsonaren bat zaintzen ari badira.

Ikastaroa doakoa izango da, eta 6 saio izango ditu, azaroaren 15etik abenduaren 27ra bitartean, astearteetan, 16:30etik 18:30era bitartean.

Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean emango da. Ikastaroaren helburua da zaintzaile jarduera dela-eta sortu ohi den nekea eta gainez egitea askatzen ikastea: buru-pentsamendu, emozio-mailan eta gorputz-mailan. Egoeretara egokitu eta onartzen ikasteko, eta indarra kentzen digun hori askatzen joateko. Beti ere, agertu daitekeen desgastea eta gehiegizko nekea saihestea da asmoa. Ariketa praktikoei leku berezia emango zaie.

Ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko telefonora deitu behar da, 943 69 39 30 zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!