Ataungo Ezker Abertzaleak euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekitaldiak antolatu ditu, gaurtik igandera bitarterako. Gaur, 20:00etan, ordu laurdeneko bilkura egingo dute San Martingo plazan, presoen kaleratzea eta iheslari nahiz deportatuen ...
Ataungo Ezker Abertzaleak euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekitaldiak antolatu ditu, gaurtik igandera bitarterako. Gaur, 20:00etan, ordu laurdeneko bilkura egingo dute San Martingo plazan, presoen kaleratzea eta iheslari nahiz deportatuen etxeratzea eskatzeko.
Ireki plataformaren ekimenarekin bat egingo dute, bihar. Sinadurak bilduko dituzte Ataungo hiru auzoetan. Denera 150.000 sinadura bildu nahi dituzte. 12:00etatik 14:00ak arte eman ahalko da sustengua. Ondoren, apirilaren 7ra arte elkarteetan egongo dira orriak.
Zuhaitz landaketa Naparriturrin
Igandean, haritz landare bat landatuko dute Aralarko Naparriturri parajean. San Gregorion 09:00etan elkartu, Lizarrustira kotxez igo, eta oinez iritsiko dira tokira. Bertso bat prestatu dute, landatzeko garaian abesteko.