Txori kantuak entzuteko eta bereizten ikasteko txango gidatua Ataunen
Aurreko urteetan egin izan duen modura, Gipuzkoako Parke- txeak erakundeak txorien kantua entzuteko, bereizten ikasteko eta udaberriaren etorrera naturan sumatzeko irteera berezia antolatu du. Larunbatean izango da, 10:00etan Barandiaran Museoan elkart...
Mikel Olano adituak emango ditu azalpenak, aurreko aldietan bezala. Ataungo herri-bide zaharrean egingo dute oinezko ibilaldia, basoan entzuten diren txorrotxioak identifikatuz eta zein hegazti edo txori espezierenak diren bereiztuz.
Toki kopurua mugatua
Edozein adinetako pertsonentzat egokia da txangoa. Tokiak zenbatuta daudenez, erreserba egin behar da aurretik (943 18 03 35; barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net). Bakoitzak 5 euro ordaindu behar du.
Gipuzkoako beste toki batzuetan ere burutuko da txori kantuen txango berbera. Zegaman apirilaren 22an da, 10:00etan, Anduetza parketxetik abiatuta.