ATAUN // Herenegun zendu zen Inazio Munduate ataundarra, bezperan jasandako bihotzekoaren eraginez. Banketxeko lanetik erretiratu zenean Ataungo udal artxibo aberatsa arakatzeari ekin zion, abizenaren iraganetik hasita. XVII. mendea eta 1615eko udalerr...
Herenegun zendu zen Inazio Munduate ataundarra, bezperan jasandako bihotzekoaren eraginez. Banketxeko lanetik erretiratu zenean Ataungo udal artxibo aberatsa arakatzeari ekin zion, abizenaren iraganetik hasita. XVII. mendea eta 1615eko udalerri sorrera ikertu zituen, eta hitzaldi batean azaldu zituen bildutakoak, Haizea Moreno historialari ataundarrarekin batera. Ataungo Memoria Historikoaren Taldeko kide eta sortzaileetakoa izan zen. Talde hark egin du haren omenezko bideoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.