Oñati kanporatu eta gero, Herriarteko txapelketaren finalaurrekoetan da Ataun. Azpaitia izango du aurkari, bi itzulira.
Ataun Herriarteko txapelketan finalaurrekoetan da, eskuz. Oñati kanporatu du asteburuan, eta hurrengo koskara igaro da. Azpeitia izango du aurkari finalaurrekoetan, bi itzulira. Lehendabizi Azpeitian jokatuko dute, eta hurrengo asteburuan Ataunen.
Oñatiren aurkakoan, itzulikoa uste baino nekezagoa izan zuen Ataunek. 1-2 irabazi zuen Oñatik, Auzoetan. Kadeteetan 15-22 eta jubeniletan 1-22 galdu zuen Ataunek; seniorrek 22-11 irabazi zuten. Azkenean, Ataun aurrera (4-2), helburua beteta.
Ataunek Herriartekoan lehengo marka berdindu du. Orain 9 urte finalaurrekoa jokatu zuen.
Autobusa ostiral iluntzean
Azpeitia aurkari gogorra da, hiru talde ahaltsu ditu. Ostiralean 22:00etan da joanekoa, Azpeitiko Frontoi Txikian.
Ataun animatzera joateko, autobusa antolatu du kirol elkar-teak (gutxienez 35 lagun). Etzi 20:30ean irtengo da San Gregoriotik, eta San Martinen geratuko da. Izena bihar 22:00etarako eman behar da (Amaia, 650 600 377; Eneko, 669 55 12 37).