Gomazko paleta txapelketa Ataunen hasiko da gaur
ATAUN // Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako ezker hormako gomazko paleta txapelketari ekingo dio, gaur, Ataun Kirol Elkarteko taldeak. Auzoeta kiroldegian jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Lehen partidan, Ataungo taldea (Amaia Lopez, Elorri R...
ATAUN // Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako ezker hormako gomazko paleta txapelketari ekingo dio, gaur, Ataun Kirol Elkarteko taldeak. Auzoeta kiroldegian jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Lehen partidan, Ataungo taldea (Amaia Lopez, Elorri Ramirez eta Maialen Galparsoro) Bergararen aurka lehiatuko da. Iaz, Udaberri Txapelketako finala jokatu zuten biek, Ataunen alde.