Ataunen 'Mila gau eta bat gehiago' landuko dute irakurleek gaur
ATAUN // Ataungo Otso Irakurleak taldeak gaur egingo du bilkura, 19:00etan, liburutegian. Patxi Zubizarretaren Mila gau eta bat gehiago liburua irakurrita joan behar da, parte hartzeko. Datorren hileko saioa ere zehaztu dute jada: urriaren 25ean egingo...
ATAUN // Ataungo Otso Irakurleak taldeak gaur egingo du bilkura, 19:00etan, liburutegian. Patxi Zubizarretaren Mila gau eta bat gehiago liburua irakurrita joan behar da, parte hartzeko. Datorren hileko saioa ere zehaztu dute jada: urriaren 25ean egingo dute. Harkaitz Canok idatzitako Twist jorratuko dute orduan. Liburuzainari eska dakizkioke aleak, ekartzeko.