Kataluniaren alde udalbatzarra eta bilkura gaur Ataunen
ATAUN // Ataungo Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du, gaur 18:30ean, udaletxean. Kataluniari elkartasuna adieraziko dio udalak, adierazpen instituzionala onartuta. Ondoren, 18:45ean, herritarrak kontzentraziora deitu ditu. Ordu laurden bat egongo di...
ATAUN // Ataungo Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du, gaur 18:30ean, udaletxean. Kataluniari elkartasuna adieraziko dio udalak, adierazpen instituzionala onartuta. Ondoren, 18:45ean, herritarrak kontzentraziora deitu ditu. Ordu laurden bat egongo dira bilduta, Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat lelopean. Igandeko erreferenduma babestuko dute. Herritar guztiei egin die deia.