Intsustiko iturriaren 50. urteurrena ospatuko dute
Atauniker elkarteak Intsustiko iturriaren 50 urte gogoratuko ditu, larunbatean. Iturria auzolanean egin zutenak gogoratuko dituzte. Lazkao Txikiren bertso-oroigarria egokituko dute, plaka berria jarrita. Ekitaldia larunbatean 12:00etan da, Intsustin be...
Lazkao Txikiren bertsoa Plakan dioenez, 1967ko azaroaren 10ean berritu zuten iturria. Lazkao Txikiren bertso bat du: Aralarpeko babes batean nago paketsu ta ezti ur gardenaren betiko hatsa, harturik nere abesti. Euskal Herriko egarrituen edan leku edo titi. Hartu maiteok nere laztanak, ezpainak nahi ditut busti. Ni bainaiz zuen betiko ama maite zaituten Intsusti.