Bi Balak Durangon aurkeztuko du bihar azkeneko diskoa
ATAUN // Aitzol Barandiaran eta Xabier Etxeberria Pitu ataundarrek jotzen duten Bi Bala musika taldeak —Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxearekin— Arazo modernoak diskoa atera du, taldearen hirugarrena. Azaroaren 23an kaleratu zuten, eta ...
ATAUN // Aitzol Barandiaran eta Xabier Etxeberria Pitu ataundarrek jotzen duten Bi Bala musika taldeak —Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxearekin— Arazo modernoak diskoa atera du, taldearen hirugarrena. Azaroaren 23an kaleratu zuten, eta 25ean egin zuten estreinako kontzertua, Tolosako Bonberenean, hango estudioan grabatu baitute. Iruñean eta Pasaian jo dute, harrezkero. Bihar Durangoko Azokan aurkeztuko dute lana, Ahotsenea gunean, 12:20an.