Lareoko urtegiak konponketa behar du isuri bat tarteko
ATAUN // Lareoko urtegian konponketa egin behar dela adierazi du Ataungo Herrigintzak. Bertan ur isuria aurkitu dela jakinarazi dute, eta hori dela eta, urtegiaren edukiera %67-%70 inguan mantentzen ari direla aitortu dute. Gipuzkoako Urak-etik esan du...
ATAUN // Lareoko urtegian konponketa egin behar dela adierazi du Ataungo Herrigintzak. Bertan ur isuria aurkitu dela jakinarazi dute, eta hori dela eta, urtegiaren edukiera %67-%70 inguan mantentzen ari direla aitortu dute. Gipuzkoako Urak-etik esan dutenez, arazoa udan konponduko dute, eta orduan ahalbidetuko dute urtegia guztiz beteta ikustea berriro.