'Navarrorum' erakusketa Ataunen dago ikusgai lehen aldiz Gipuzkoan
Nafarroatik atera gabe egon da orain arte 'Navarrorum' erakusketa. Ataunen bisitatzeko aukera martxoaren 17ra arte egongo da. Euskararen inguruko dokumentuak biltzen diraLehen aldiz atera da Navarrorum erakusketa Nafarroatik. Hainbat herri nafar zehark...
Nafarroatik atera gabe egon da orain arte ‘Navarrorum’ erakusketa. Ataunen bisitatzeko aukera martxoaren 17ra arte egongo da. Euskararen inguruko dokumentuak biltzen dira
Lehen aldiz atera da Navarrorum erakusketa Nafarroatik. Hainbat herri nafar zeharkatu ondoren, Ataun izango da erakusketaren lehen geldialdia Nafarroatik kanpo.Euskararen gaineko dokumentu nafarrak biltzen ditu erakusketak, bi mila urteko ondarea erakutsiz. Martxoaren 17ra arte izango da erakusketa zabalik Ataungo udaletxeko ganbaran, 10:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:00etara.
Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Atauniker elkarteak antolatu duen erakusketa da. Aurkezpen gidatua ere izango du interesa duenak, etzi arratsaldeko 19:00ean.
Euskararen aztarna
Navarrorum euskararen historiari buruzko erakusketa baino, dokumentuen bilduma bat da.
Erakusketaren erronka nagusia idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala biltzea izan da, ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izanik.
Antolatzaileek hautaturiko dokumentuak euskarazko agirietatik harago doa. Euskarari buruzko dokumentuak ere biltzen baititu. Nafartasuna da guztiak lotzen dituen bereizgarria. Hau da, Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira.
Bildutako idatzi gehienak bertako artxibo, museo eta liburutegietatik hartuak badira ere, badira Afrikatik, Ameriketatik eta Europatik ekarriak daudenak.
Sei multzotan sailkatuta
Euskararen lekukoen bilakaera kontuan izan dute erakusketa antolatzerako garaian, sei gai-multzotan sailkatuz. Lehen atalak Hizkuntza, bere aztarnan du izena. Bigarrenari Hizkuntza, izenaren jabe deitu diote. Ondoren Hizkuntza, idazteko eta Hizkuntza inprimategian daude. Azken biak Hizkuntza, atzeraka eta Hizkuntza, arrazoiaren eta nazioaren artean dira.
Nafarroan zehar Iruñean, Lizarran eta beste hainbat herritan izan ondoren dator Ataunera. Nazioartera ere egingo du jauzi Navarrorum erakusketak, Bruselara joanez besteak beste.