Nora Tobarrek urrezko domina lortu du Galizian
Atletismoan pista estaliko 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketak jokatu dira Galizian, Ourensen. Bertan, Nora Tobar ataundarrak urrezko domina bereganatu du pentatloi proban. Txindoki Atletismo Taldeko atleta da Tobar. Pentatloiko modalitate barruko s...
Atletismoan pista estaliko 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketak jokatu dira Galizian, Ourensen. Bertan, Nora Tobar ataundarrak urrezko domina bereganatu du pentatloi proban. Txindoki Atletismo Taldeko atleta da Tobar. Pentatloiko modalitate barruko sei probetatik bi irabazi ditu ataundarrak, gorako jauzia eta luzera jauzia hain zuzen ere. Urrezko dominagatik borrokan, Sara Navarrori eta Ainara Zarandonari nagusitu zaie Tobar.