Otsoak dantza taldearen ikur berria aurkeztu dute
ATAUN // Igandean Herri Antzokian egin zuen dantza saioa Ataungo Otsoak dantza taldeak. Emanaldia baliatu zuten taldearen logotipo edo ikur berria aurkezteko. Izaro Erauskinek egina da. Otso buruaren isla ageri da, aurrean bi dantzari dituela.