Gaztaina jana eta kantu giroa izango dituzte larunbatean Gaintzan
Negu giroko festak izaten dira San Martin jaiak, eta Gaintzan, suaren epelean ospatuko dituzte. Herriko festa nagusiak San Migeletan egiten dituzte, baina San Martin inguruan urtero antolatzen dituzte ekintzak, herrian nahiz izen bereko ermitaren ingur...
Larunbatean, iluntzean egingo dute juntadizoa. 20:30ean On Bide elkartean bildu eta afari meriena egingo dute, gaztaina erreekin. Festa girotzeko, kantuak ere izango dira. Izena aurrez eman behar da, udaletxean.