Legaztipi-Tapak bihar du azkena, eta gero oporrak
Legazpitipi-Tapan parte hartzen duten ibiltariak oporretara doaz. Bihar egingo dute azken paseoa eta modu berezian ospatuko dute ikasturtea amaitu dutela.Legazpiko Euskal Herria plazan elkartuko dira 10:30ean eta ondoren plazan bertan soinketa ariketak...
Legazpiko Euskal Herria plazan elkartuko dira 10:30ean eta ondoren plazan bertan soinketa ariketak egingo dituzte; abestu ere egingo dute. Ondoren, hamaiketakoa izango da.
Irailera arte amaitu egingo dira taldean egiteko paseoak. Ostegunetan egingo dituzte orain artean bezala eta 10:30ean elkartuko dira plazan.
Legazpitipi-Tapan 65 urtetik gorako legazpiarrek parte hartzen dute. Egitasmoak Buztintegiren, Nagusilaren eta Gueskeren babesa dauka. Ostegunero hiru paseo ezberdinen artean gehien komeni zaiena aukeratu ahal dute parte hartzaileek eta amaieran Buztintegi Gizarte Zentroan salda bero bat zain izaten dute.
Legazpitipi-Tapak badauka berezitasun bat. Garaguneko erabiltzaileek ere parte hartzen dute paseoetan. Ibilbideak mugikortasun arazoak dituztenentzat aproposak dira eta egitasmoa babesten duten elkarteek boluntarioak jartzen dituzte ibilaldietan laguntza behar duen oro babestuta sentitu dadin.
Legaztipi-Tapan 40 bat lagunek parte hartzen dute astero, baina parte hartzeak behera egin du ikasturtean zehar. Egitas-moak, besteak beste, taldean paseatzeak dituen osasun onurak zabaltzea du helburu.