Buruko kontrola lantzeko ikastaroa egingo du Nagusilanek
Nagusilanek buruko kontrola izaten ikasteko ikastaroa jarriko du martxan. Ikastaroak azaroaren 6an hasi eta 13ra arte iraungo du, 7an eta 8an ere eskolak eginda. Kultur Etxeko ikasgelan egingo dute 16:00etatik eta 18:30era. Interesa dutenek azaroaren 3...
Ikastaroa Lahar elkarteko Ana Rosa Fernandez psikologoak emango du eta bertan garunaren funtzionamenduaren berri emango du. Hain justu, funtzionamendu horrek funtzio kognitiboen garapenean eta nahasteetan duen eragina modu errazean aurkeztu nahi dute, pertsona nagusiengan duen eraginari bereziki erreparatuz. Garunari eta funtzio kognitiboei laguntzen dieten tresnen berri emango du Fernandezek, hala nola: meditazioa edo pentsamendu baikorra.