«Benetako ziklo-krosa» Legazpin
Eguraldi onarekin egin dute ziklo-kros txapelketa Urtatzazarren. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak jarritako hitzorduak 300 txirrindulari elkartu dituAtzo jokatu zen Urtatzazarreko parkearen inguruetan Legazpiko VII. Ziklo-kros Txapelketa. Telleria...
Eguraldi onarekin egin dute ziklo-kros txapelketa Urtatzazarren. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak jarritako hitzorduak 300 txirrindulari elkartu ditu
Atzo jokatu zen Urtatzazarreko parkearen inguruetan Legazpiko VII. Ziklo-kros Txapelketa. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta 300 bat lagunek parte hartu zuten, iaz baino gutxi batzuk gehiago. Elite mailan irabazlea emakumezkoetan Lierni Lekuona izan zen, 23 urte azpiko Irene Trabazok Lekuonak baino denbora hobea egin zuen. Gizonezkoetan Aitor Hernandezek irabazi zuen. Hernandez laugarren aldiz igo zen Legazpiko podiumera eta Urtatzazarreko ziklo-krosa «benetakoa» dela esan zuen: «Egun Burgosen edo Valentzian jokatzen ditugunak azkarragoak dira, pista lauagoetan egiten ditugu. Legazpikoak garai batekoen antza dauka, gogorragoa da eta mendi parajeetan jokatzen da».Txirrindulariez gain jende asko bildu zen atzo Urtatzazarren. Eguraldiak ikusleei lagundu zien, baina lokatza faltan sumatu zuenik egon zen. Fernandezek berak urtarrilean Es- painiako Txapelketa jokatuko da Legazpin lokatza egotea espero duela esan zuen.
Telleriarteko Txirrindulari Elkarteko antolatzaileek emandako datuen arabera, 26 bat neskek parte hartu zuten ziklo-krosean. «Kosta egiten zaigu kopuruak gora egitea. Lortu da kategoria guztiak berdintzea, baina ara-zoak daude ziklo-krosean nesken partaidetza handitzeko», zioen elkarteko kide Juan Luis Ormazabalek.
Harrobiaz
Harrobiari buruz ere hausnarketa egin zuten elkarteko kideek Rikardo Sasigain Arbuluko (Araba) Ziklo-krosaren antolatzailearekin batera. Ziotenez, «harrobirik ez dagoela diote zenbait komunikabidek. Gure ustez, egon badago. Gaur hemen 75 bat gaztetxo aritu dira kadete mailan eta masterretan ere ez dira gutxi izan. Arazoak, beharbada, elite mailan daude. Ziklo-krosak lesioak eragin ditzakeela uste da eta taldeek sarritan ez diete txirrindulariei parte hartzen uzten».
Juan Mari Gereñu epaile segurarrak atzo lasterketa guztiak normaltasunez jokatu zirela esan zuen. Ez zen Legazpin aritzen zen lehenengo aldia; 40 urte dira epaile gisa ari dela.