Bihar, Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktoreak igoko dira Latxartegi aretoko taula gainera. Bi izarren kalenturak aurkeztuko dute 20:00etan. Ordu eta erdiko iraupeneko euskarazko antzezlana da, Txalo ekoizpen etxeak sortutakoa. Sarrerak ordubete leh...
Bihar, Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktoreak igoko dira Latxartegi aretoko taula gainera.
Bi izarren kalenturak aurkeztuko dute 20:00etan. Ordu eta erdiko iraupeneko euskarazko antzezlana da, Txalo ekoizpen etxeak sortutakoa. Sarrerak ordubete lehenago salduko dituzte aretoko leihatilan 10 euroan.
Bi aktoreek aktoreen rolak jokatuko dituzte eszenatokian ere. Aspaldiko partez topo egin duten bi aktore dira. Hortentsia, maila handiko aktoresa ezaguna da eta Gertrudis, idazle famatua, dramagilea eta antzerki zuzendaria. Bakoitzak entseguei heltzeko modu ezberdina dauka, areago, talka egiten dute.
Umoretsua bezain ozpina
Bi emakumeon artean maitasuna zein gorrotoa dago, norgehiagoka ere badago eta hori guztia, komedia eran kontatuko dute antzezlanean.
Finean, antzerki munduari buruzko satira bat da, umoretsua bezain ozpina. Komedia onenaren Moliere saria jaso zuen eta Victor Haïm egileak idazle onenaren saria.