Ordiziako errugbi taldeko Gabon saskia lau zatitan zozkatuko dute
Ordizia errugbi taldeak Gabonetan zozkatzen duen saskia jaberik gabe geratu da, 03347 zenbakidun errifa saldu gabe geratu zelako. Beraz, klubeko zuzendaritzak saskiko sariekin lau lote egitea erabaki du eta txartelak ez botatzeko deia egin du. Bi zati ...
Ordizia errugbi taldeak Gabonetan zozkatzen duen saskia jaberik gabe geratu da, 03347 zenbakidun errifa saldu gabe geratu zelako. Beraz, klubeko zuzendaritzak saskiko sariekin lau lote egitea erabaki du eta txartelak ez botatzeko deia egin du. Bi zati urtarrilaren 6an egingo den Niño Loteriaren 1. eta 2. sariekin bat datozen errifentzat izango dira. Hirugarren lotea bazkideen artean zozkatuko dute eta laugarrena, Altamiran urtarrilaren 27an Ampo Ordizia eta Santanderren aurkako partidan.