Sukaldaritza ikastaroa egingo dute bihar Zaldibian
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak sukaldaritza saioa antolatu du, Zaldibian. Beti-Gazte tabernako Marisol Pita sukaldariak, beren kasara bizitzen jarri nahi duten gazteentzat aproposak diren platerak prestatzen erakutsiko du: tipula krema, txah...
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak sukaldaritza saioa antolatu du, Zaldibian. Beti-Gazte tabernako Marisol Pita sukaldariak, beren kasara bizitzen jarri nahi duten gazteentzat aproposak diren platerak prestatzen erakutsiko du: tipula krema, txahal masailak eta pantxineta. Saioa bihar 18:30ean da, Zubi-Buru elkartean. Izena eman behar da aurrez, Beti-Gazten.