Kultura arteko gastro azokak zaporez jantzi du Ormaiztegi
Ekain Kulturalaren harira antolatu dute gastro azoka, eta jada egonkortuta dagoen ekintza da. Jende ugari hurbildu da jakiak dastatzera
Kultura arteko gastro-azoka ospatu dute gaur Ormaiztegin, herriko kultur aniztasuna gastronomiatik abiatuz ezagutzeko helburuarekin. Udalak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatu dute ekimena, Ekain Kulturalaren harira.
Bertako gastronomia produktuez gain, Portugalgo, Marokoko eta Puerto Ricoko jakiak dastatzeko aukera izan dute. Jada egonkortuta dagoen ekintza da azoka hau, eta jende ugari hurbiltzen da hemengo eta hango jakiak ezagutzeko eta probatzeko asmoz.