Zeraingo Burdinaren Mendia ezagutzeko aukera
Bisita gidatuak egingo dituzte bihar, abuztuaren 23an eta 30ean
Zeraingo inguruetan, garai batean, burdina ateratzen zuten mendietatik. Egun, minak turismo iturri bilakatu dira. Zerain herria eta inguruak ezagutzeko aukera ederra da bihar turismo bulegoak antolatu duen txangoa.
Eguraldiak laguntzen badu, 10:45etan irtengo dira Zeraingo Turismo Bulegotik partehartzaileak. Minetan barneratuko dira, herriaren historia eta sekretuak azaleratuz.